Mikel Morris Denver-en (Colorado) jaiotako hizkuntzalaria da. 1979.urtean ezagutu zuen lehenengo aldiz Euskal Herria eta ingeles-euskara hiztegia egiteko egitasmoa orduantxe bururatu zitzaion. Urte askotako lanaren ondorio dira bere izena daramaten hiztegiak. Gaur egun bi Morris hiztegi daude: Morris Pocket Plus Basque-English English-Basque Dictionary eta Morris Student Plus Basque-English English-Basque Dictionary (azken honen on-line bertsioa eskuragarri dago ELEKA ingeniaritza linguistikoa enpresak diseneinatuta, 67.000 sarrera eta 120.000 adierarekin, http://www1.euskadi.net/morris/hiztegia.htm ).
![]() |
||||
|
ADIBIDEAk: |
| tximeleta | [from mitxeleta] iz.
|
Argitaratu zirenean, Morris hiztegiak berehala bilakatu ziren Euskal Herrian erabiltzen diren euskara-ingeles ingeles-euskara hiztegiak. Morris hiztegiak iraultzaileak dira beren esparruan; izan ere, beste hizkuntza bat ikasi nahi duten euskaldunentzat idatzi diren lehenengo euskal hiztegiak dira historian. Beste hiztegi guztiak euskara ikasi edo hobetu nahi duten gaztelania-, frantses- edo ingeles- hiztunentzat egin dira.
Morris Pocket Plus Dictionary
Morris Pocket Dictionary hiztegia ingeles-euskara euskara-ingeles hiztegirik erabiliena da; esan daiteke Euskal Herri osoan eta euskaraz irakasten duten ikastetxe guztietan erabiltzen den hiztegi nagusia dela. Horrek argi uzten du hiztegiaren erudizio sendoa eta erabilera zabala. Hiztegiaren bigarren argitalpen bat atera zen, eta kontuan hartzen ditu Euskaltzaindiaren arau berriak eta hitz berriak.

Morris Student Plus Dictionary
Lehenengo argitalpena 1998. urtean egin zen Euskaldunon Egunkariaren eranskin gisa. Bigarren argitalpena, zabalagoa eta irudi gehiagorekin, hilabete batzuen buruan argitaratu zen urte berean. Gaur arte, bigarren argitalpen hori da inoiz egin den ingeles-euskara euskara-ingeles hiztegirik zabalena. Hiztegiaren egitura eta sarreren tratamendua orain arte argitaratu diren hiztegi elebidunen artean aurreratuena eta sofistikatuena da , baita gaztelania-euskara euskara-gaztelania hiztegiak kontuan hartuta ere. Hirugarren argitalpena nahiko aurreratuta dago.
Iturriak:
- http://www.eitb.com/noticias/sociedad/detalle/213264/mikel-morris-hombre-diccionario-euskera-ingles/ 2010/03/22
- http://www.morrisacademy.com/index.php/argitarapenak.html 2010/03/22
- http://www1.euskadi.net/morris/indice_e.htm 2010/03/22

