|
Ibon Sarasola idazle, EHUko katedraduna eta euskaltzainak zuzendutako lana. Hiztegigintzan aditua, Orotariko Euskal Hiztegia proiektu erraldoia gidatu du. Hiztegi elebakarra da, euskara batuaren egonkortze lanean laguntzeko helburuarekin sortu zuten eta literatur tradizioaren erabilpen handia dago lan honetan.Jarraian agertzen den adibidearen laguntzaz hiztegi horren ezaugarriak azalduko dira. Hitz sarrerak beltzez agertzen dira, ondoren kategoria gramatikala eta jarraian aldaera desberdinak, bakoitzaren berri modu idatzian zein datan jaso zen lehendabizikoz aipatuaz. Hitzaren definizio bat baino gehiago egon daiteke, hots, adiera desberdinak, eta hauek zenbakien bidez ordenatuta daude agerpen kronologikoaren arabera. Kode lexikografikoak ager daitezke (ik=ikus, ant=antonimoa) ulerkeran lagungarriak direnak. Adibideen bidez hitzaren ohiko testuingurua agertu nahi da eta horren atzean ahalegin izugarria nabari da. Azkenik, azpisarrerak agertzen dira. Hauetan hitza molde desberdinetan agertuko da (hitz elkartuetan, alokuzioetan, etab.), bere erabileraren aukera zabalagoa eskainiz. |
||
| Laguntza | ||
|
m hizkian dagoen sarrera kopurua: 1904
|
||
|
mahai. iz. ( 1617; mai *1562, 1596; mahain 1571) 1. Oin batek edo gehiagok eusten dioten ohol lau batek osaturiko altzaria, bertan jateko, idazteko, lan egiteko etab.-etako balio duena. Zurezko, harrizko mahaia. Idazteko mahaia. Ik. idazmahai. Mahai luze batean. Mahai biribil bat erosi du. Hamahiruak bildurik zeuden mahai baten inguruan. Mahai gainean utzi zuen egunkaria. Mahai gainean eseri da. || Aldareko mahai santua.
2. Jateko mahaia. Mahaia jarri, ipini. Mahaia bedeinkatu. Mahaian jarri (edo eseri) ziren afaltzeko. Mahaian jarririk zeudela. Ukalondoak mahai gainean jarrita. Haren mahaitik erortzen ziren apurrak biltzen. Mahai lagunak. Ik. mahaikide. Mahai oihala, zapia: jateko mahaia estaltzen duen oihala, zamaua, dafaila.|| Mahai santura hurbildu: jaunartu.Ez da ongi Jaunaren mahaian jartzea soineko enasekin. || Gure mahaiko jakirik hoberenak. Euskalduna mahaian ezagutzen da. || Mahai azpitik, mahaipetik xixtu (Ipar.): jan gabe.Berant etorriak mahai azpitik ziztu. 3. Zerbait erabakitzeko edo eztabaidatzeko biltzen diren pertsonen multzoa. Ik. epaimahai. —MAHAI INGURU. Arazo edo gai bati buruz eztabaidatzeko mahai baten inguruan eta jendaurrean egiten den elkarrizketa. Bi hitzaldi eta mahai inguru bat euskararen batasunari buruz. —GAU MAHAI. ( 1960) Ohearen burualdean kokatzen den altzari txikia, gauean behar diren gauzak jartzen direna. Gau mahaiko lanpak leunki argitzen zuen lo zen haurra. |
mahaiburu mahaikide mahaiko mahairatu (edo mahaira, Goi.), mahaira, mahairatzen mahairatze mahaitxo mahaizapi |
|
Iturriak:
- http://rua.ua.es/dspace/bitstream/10045/3435/1/PLN_17_13.pdf 2010/05/26
- http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/sarasola/sarasola.apl 2010/05/26
- http://es.wikipedia.org/wiki/Ibon_Sarasola 2010/05/26
