TWITTER

29 01 2010

Twitter izendapena ingelesetik dator eta bi esanahi ditu: lehenengoa, “hizketa” edo antzeko zerbait bezala definitu daiteke, eta bigarrenik, txorien txioka edo. Hau da Twitter-en logoa txoritxo urdin bat izatearen arrazoia.

Zer den azaltzeko orduan, esan daiteke, sare sozial eta microblogging zerbitzu bat dela, bere erabiltzaileei testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena, 140 karaktereko gehienezko luzerarekin. Bat-bateko mezularitza du xede, webgune nagusian iradokitzen zaigunez “kontatu ezazu zer egiten ari zaren” eta hori Twitterren webgunea edo Twitterrific bezalako aplikazioen bidez gauzatzen da.

Eguneraketak erabiltzailearen profilean erakusten dira, eta jasotzeko aukera hautatu duten beste erabiltzaileei ere bidaltzen zaie. Jatorrizko erabiltzaileak mezu hauek berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzea aukera dezake, edo erabiltzaile guztien eskura jarri.

Hain zuzen ere, jarraitzaileak izatearen aukerak egiten du Twitter-a mikroblog bat baino zerbait gehiago izatea. Feed RSS bat izateaz gain, beste pertsona batzuen twite-ak jarritu ditzakezu eta besteek zeureak. Horrela duen gizarte-sare izaera agerian jartzen da eta pertsona bakoitzaren popularitate maila ere neur daiteke.

Iturriak: – http://eu.wikipedia.org/wiki/Twitter

                  – http://www.librodenotas.com/desdemibolsillo/10781/twitter-que-estas-haciendo

                  – http://ciberprensa.com/twitter-twitter-twitter-%C2%BFque-es-eso-de-twitter/





Liburutegi digitalak, elektronikoak eta birtualak

21 01 2010

Liburutegien munduan teknologia berriak sartzearekin, kontzeptu desberdinak sortu dira sarritan modu bereiztezin eta nahasian erabiltzen direnak. Desberdintasunik al dago liburutegi elektroniko, digital eta birtualaren artean? Orokorrean jendeak sinonimotzat hartzen dituen arren, adituen arabera bereizten dituzten xehetasunak dituzte.

Liburutegi Digitala; digitalizatutako datu bilduma handien gordeketa eta erabilera moduetaz arduratzen da. Liburutegi hauek informazio-sistemak sarean ikertu eta informazio-sareetatik dabilen masa guztiaren ustiapen arazoari konponbidea eman nahi diote, horretarako egiturak garatuz.

Liburutegi elektronikoa; datuak formatu elektronikoan dituzten informazio-bankuetara atzitzea ahalbidetzen dute. Gordetako materialen administrazio arin eta zuzena bermatzen duten automatizazio sistemak dituzte. Horrela, fisikoki eraikinean aurkitzen diren katalogoak eta bildumen zerrendak eskuragarri jartzen dituzte.

Liburutegi birtuala; errealitate birtualaz baliatzen  da, interfaz bat erakutsi eta liburutegi tradizional bateko giroa  sortuz, erabiltzailea bertan kokatzeko. Multimedia teknologia aurreratuena erabiltzen du eta erabiltzailea sistema desberdinez toki desberdinetatik gida dezake bildumak aurki ditzan, hau guztia telekomunikazio eta kontaketa sistemen bidez  konektatuta.

Iturriak: — http://www.bibliodgsca.unam.mx/tesis/tes7cllg/sec_10.htm

http://bvs.sld.cu/revistas/aci/vol10_6_02/aci05602.htm





METADATUAK

21 01 2010

Interneten ditugun iturri eta bitarteko anitz eta ugarien ondorioz, beharrezkoa egin zen mekanismo bat ezartzea sareko baliabideak etiketatu, katalogatu, deskribatu eta sailkatzeko. Honekin beste momentu baterako informazio bilaketa eta berreskuraketa errazten da. Mekanismo hauek METADATUEK osatzen dituzte.

 Metadatu bat soilik informazioari buruzko datu egituratu bat da, hau da, informazioa informazoari buruz, edo errazago esanda, datuak datuei buruz. Metadatuak Web-aren testuinguruan, ordenagailuaren bitartez gorde, elkar-trukatu eta prozesatu daitezkeen datuak dira. Dokumentu edo web baliabideen edukiak identifikazio, deskripzio, sailkapen eta aurkikuntzan laguntzeko moduan egituratuta daude eta, beraz, berreskuraketarako balio dute.

 Metadatu eredu desberdinak daude, bakoitza deskripzio eskema desberdinekin. Eredu bakoitzean objektuen deskripzio bat egiten da ezaugarri eta hauen balioen bitartez, informazioa berreskuratzeko balio dutenak. Modu orokorrean, jarraian datozenei buruzko metadatuak aurki ditzakegu:

  • edukia (kontzeptua) 
  •  ezaugarri formalak (tipoa, tamaina, data, hizkuntza, etab.)
  •  copyright informazioa 
  •  dokumentu edo baliabidearen benetakotasunaren informazioa
  •  testuinguruari buruzko informazioa (kalitatea, iristeko baldintzak edo ezaugarriak, erabilera, etab.).

Iturriak: – http://ciberia.ya.com/metadatos/

                   – www.hipertexto.info/documentos/metadatos.htm

 

 

 








Follow

Get every new post delivered to your Inbox.