Liburu elektronikoak Durangon

20 12 2009

Badirudi liburu elektronikoaren iraultza pixkanaka zabalduz doala eta euskaldunok  garaiz iritsiko gara oraingo honetan berrikuntzara. Irakurketarako balio duen gailu honek bere aurkezpena egin berri du Elkar eta Alberdania argitaletxeen eskutik, Durangoko Azokan.

 Egun hauetan ikusmina sortu duela ukatzerik ez dagoen arren, oraindik ikusteke dago etorkizunean irakurlegoak emango dion harrera, epe motzean ez baitirudi oso arrakastatsua izango denik. Gailuaren prezioa 250 eurotik gorakoa da eta oraindik ez dugu edizio digitaleko liburuen eskaintza handiegirik, Alberdaniak, esate baterako, euskaraz 24 liburu eskaintzen ditu oraingoz formatu honetan.

Horren harira, liburu digitala izan zuten hizketagai Azokan antolatu zen mahai-inguruan Andoni Sagarna euskaltzainak, Jorge Gimenez Euskal Editoreen Elkarteko kideak eta Enric Faura editore kataluniarrak. Bertan azaldutako usteen artean aipatzekoak dira, batetik, argitaletxe txikiek indarrak batzeko egin beharreko ahalegina eta, bestetik,  berrikuntza honek paperezko liburua alboratuko ez duela.

Iturriak:-http://www.gara.net/paperezkoa/20091208/171022/eu/Liburu-elektronikoa-Hamaika-erantzun-hamaika-galderarentzat

-http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Hatza/busti/beharrik/gabe/elpepiesppvs/20091201elpvas_13/Tes/

- http://www.durangokoazoka.com/


Actions

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s




Follow

Get every new post delivered to your Inbox.