Power point itzultzaile automatikoa

25 05 2010




TWITTER

29 01 2010

Twitter izendapena ingelesetik dator eta bi esanahi ditu: lehenengoa, “hizketa” edo antzeko zerbait bezala definitu daiteke, eta bigarrenik, txorien txioka edo. Hau da Twitter-en logoa txoritxo urdin bat izatearen arrazoia.

Zer den azaltzeko orduan, esan daiteke, sare sozial eta microblogging zerbitzu bat dela, bere erabiltzaileei testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena, 140 karaktereko gehienezko luzerarekin. Bat-bateko mezularitza du xede, webgune nagusian iradokitzen zaigunez “kontatu ezazu zer egiten ari zaren” eta hori Twitterren webgunea edo Twitterrific bezalako aplikazioen bidez gauzatzen da.

Eguneraketak erabiltzailearen profilean erakusten dira, eta jasotzeko aukera hautatu duten beste erabiltzaileei ere bidaltzen zaie. Jatorrizko erabiltzaileak mezu hauek berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzea aukera dezake, edo erabiltzaile guztien eskura jarri.

Hain zuzen ere, jarraitzaileak izatearen aukerak egiten du Twitter-a mikroblog bat baino zerbait gehiago izatea. Feed RSS bat izateaz gain, beste pertsona batzuen twite-ak jarritu ditzakezu eta besteek zeureak. Horrela duen gizarte-sare izaera agerian jartzen da eta pertsona bakoitzaren popularitate maila ere neur daiteke.

Iturriak: – http://eu.wikipedia.org/wiki/Twitter

                  – http://www.librodenotas.com/desdemibolsillo/10781/twitter-que-estas-haciendo

                  – http://ciberprensa.com/twitter-twitter-twitter-%C2%BFque-es-eso-de-twitter/





Liburutegi digitalak, elektronikoak eta birtualak

21 01 2010

Liburutegien munduan teknologia berriak sartzearekin, kontzeptu desberdinak sortu dira sarritan modu bereiztezin eta nahasian erabiltzen direnak. Desberdintasunik al dago liburutegi elektroniko, digital eta birtualaren artean? Orokorrean jendeak sinonimotzat hartzen dituen arren, adituen arabera bereizten dituzten xehetasunak dituzte.

Liburutegi Digitala; digitalizatutako datu bilduma handien gordeketa eta erabilera moduetaz arduratzen da. Liburutegi hauek informazio-sistemak sarean ikertu eta informazio-sareetatik dabilen masa guztiaren ustiapen arazoari konponbidea eman nahi diote, horretarako egiturak garatuz.

Liburutegi elektronikoa; datuak formatu elektronikoan dituzten informazio-bankuetara atzitzea ahalbidetzen dute. Gordetako materialen administrazio arin eta zuzena bermatzen duten automatizazio sistemak dituzte. Horrela, fisikoki eraikinean aurkitzen diren katalogoak eta bildumen zerrendak eskuragarri jartzen dituzte.

Liburutegi birtuala; errealitate birtualaz baliatzen  da, interfaz bat erakutsi eta liburutegi tradizional bateko giroa  sortuz, erabiltzailea bertan kokatzeko. Multimedia teknologia aurreratuena erabiltzen du eta erabiltzailea sistema desberdinez toki desberdinetatik gida dezake bildumak aurki ditzan, hau guztia telekomunikazio eta kontaketa sistemen bidez  konektatuta.

Iturriak: — http://www.bibliodgsca.unam.mx/tesis/tes7cllg/sec_10.htm

http://bvs.sld.cu/revistas/aci/vol10_6_02/aci05602.htm





METADATUAK

21 01 2010

Interneten ditugun iturri eta bitarteko anitz eta ugarien ondorioz, beharrezkoa egin zen mekanismo bat ezartzea sareko baliabideak etiketatu, katalogatu, deskribatu eta sailkatzeko. Honekin beste momentu baterako informazio bilaketa eta berreskuraketa errazten da. Mekanismo hauek METADATUEK osatzen dituzte.

 Metadatu bat soilik informazioari buruzko datu egituratu bat da, hau da, informazioa informazoari buruz, edo errazago esanda, datuak datuei buruz. Metadatuak Web-aren testuinguruan, ordenagailuaren bitartez gorde, elkar-trukatu eta prozesatu daitezkeen datuak dira. Dokumentu edo web baliabideen edukiak identifikazio, deskripzio, sailkapen eta aurkikuntzan laguntzeko moduan egituratuta daude eta, beraz, berreskuraketarako balio dute.

 Metadatu eredu desberdinak daude, bakoitza deskripzio eskema desberdinekin. Eredu bakoitzean objektuen deskripzio bat egiten da ezaugarri eta hauen balioen bitartez, informazioa berreskuratzeko balio dutenak. Modu orokorrean, jarraian datozenei buruzko metadatuak aurki ditzakegu:

  • edukia (kontzeptua) 
  •  ezaugarri formalak (tipoa, tamaina, data, hizkuntza, etab.)
  •  copyright informazioa 
  •  dokumentu edo baliabidearen benetakotasunaren informazioa
  •  testuinguruari buruzko informazioa (kalitatea, iristeko baldintzak edo ezaugarriak, erabilera, etab.).

Iturriak: – http://ciberia.ya.com/metadatos/

                   – www.hipertexto.info/documentos/metadatos.htm

 

 

 





Liburu elektronikoak Durangon

20 12 2009

Badirudi liburu elektronikoaren iraultza pixkanaka zabalduz doala eta euskaldunok  garaiz iritsiko gara oraingo honetan berrikuntzara. Irakurketarako balio duen gailu honek bere aurkezpena egin berri du Elkar eta Alberdania argitaletxeen eskutik, Durangoko Azokan.

 Egun hauetan ikusmina sortu duela ukatzerik ez dagoen arren, oraindik ikusteke dago etorkizunean irakurlegoak emango dion harrera, epe motzean ez baitirudi oso arrakastatsua izango denik. Gailuaren prezioa 250 eurotik gorakoa da eta oraindik ez dugu edizio digitaleko liburuen eskaintza handiegirik, Alberdaniak, esate baterako, euskaraz 24 liburu eskaintzen ditu oraingoz formatu honetan.

Horren harira, liburu digitala izan zuten hizketagai Azokan antolatu zen mahai-inguruan Andoni Sagarna euskaltzainak, Jorge Gimenez Euskal Editoreen Elkarteko kideak eta Enric Faura editore kataluniarrak. Bertan azaldutako usteen artean aipatzekoak dira, batetik, argitaletxe txikiek indarrak batzeko egin beharreko ahalegina eta, bestetik,  berrikuntza honek paperezko liburua alboratuko ez duela.

Iturriak:-http://www.gara.net/paperezkoa/20091208/171022/eu/Liburu-elektronikoa-Hamaika-erantzun-hamaika-galderarentzat

-http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Hatza/busti/beharrik/gabe/elpepiesppvs/20091201elpvas_13/Tes/

- http://www.durangokoazoka.com/





GLOSATEGIA II

16 12 2009

AMANUENSE; o copista es  quien reproduce libros a mano. Destaca su labor en la difusión del libro hasta la aparición de la imprenta de tipos móviles en el mundo occidental, a mediados del siglo XV.  Escribir un manuscrito completo ocupaba varios meses de trabajo.

La técnica empleada era sujetar la péñola (o pluma) con la mano derecha y el raspador con la izquierda, que le servía tanto para corregir los errores en la escritura como para subsanar las irregularidades (arrugas, desperfectos) del pergamino, vitela o papel.

 COLOFÓNDel lat. colŏphon, -ōnis, y este del gr. κολοφών, término, fin).

 Anotación al final de los libros, que indica el nombre del impresor y el lugar y fecha de la impresión, o alguna de estas circunstancias.

FILIGRANA;  es una imagen formada por diferencia de espesores en una hoja de papel. Se utiliza para evitar la falsificación de documentos, para mostrar la autenticidad del origen de algún papel o impreso, como adorno o como diferenciación entre diferentes fábricas de papel.

Filigrana hace referencia a las marcas que se ven a trasluz en distintos tipos de papel. Durante la época de la elaboración tradicional del papel, estas marcas representadas por símbolos, iconos, escudos o logotipos, distinguía entre sí a los fabricantes. Suponen una información importante en la datación y procedencia de un libro

GLOSA; Del lat. glossa, palabra oscura, que necesita explicación, y este del gr. γλῶσσα, lengua. Es una nota escrita en los márgenes o entre las líneas de un libro, en la cual se explica el significado del texto en su idioma original, a veces en otro idioma. Por lo tanto, las glosas pueden variar en su complejidad y elaboración, desde simple notas al margen de algunas palabras que un lector puede encontrar oscuras o difíciles, hasta traducciones completas del texto original y referencias a párrafos similares.

La compilación de glosas en glosarios fue el comienzo de la lexicografía, y los glosarios así producidos fueron los primeros diccionarios.

MANUSCRITOS o CÓDICES MINIADOS; (del latín “manu scriptus“, que significa escrito a mano) se trata de un documento que contiene información escrita a mano sobre un soporte blando, como por ejemplo: el papiro, pergamino o el papel; con materias como la tinta de una pluma, de un bolígrafo o simplemente el grafito de un lápiz. Generalmente, con ese nombre se hace referencia a escritos realizados por la mano de escritores importantes en cualquier campo del saber.

En la época medieval era muy frecuente que los monasterios y los monjes fueran los mayores productores y re-productores de manuscritos; ellos trabajaban en el scriptorium.

PIEDRA de ROSETTA; es una piedra de granito, de color oscuro, que fue descubierta el 15 de julio de 1799 en la localidad egipcia de Rashid. Su descubridor fue el capitán francés Bouchard Pierre, del ejército napoleónico.

Cuando los estudiosos comenzaron a estudiar la Piedra Rosetta, se dieron cuenta que contenía un mensaje escrito en tres idiomas diferentes. Pudieron traducir el griego, y se dieron cuenta de que era un decreto que exaltaba al Rey de Egipto (Ptolomeo V). Una vez descifrado el significado del primer mensaje (idioma), comenzaron a trabajar en la traducción de los otros dos idiomas. Un físico inglés llamado Thomas Young, hizo un descubrimiento clave cuando demostró que las firmas contenidas en el mensaje (llamados, cartuchos) se traducían en dos nombres conocidos (Ptolomeo y Alejandro). Poco después, un historiador francés llamado Jean-Francois Champollion, procedió con la traducción de la totalidad de los jeroglíficos de la Piedra Rosetta, y de esta manera los estudiosos tuvieron acceso, por primera vez, al antiguo idioma egipcio, lo cual les permitió la lectura de los escritos que los egipcios dejaron como legado.

La Piedra Rosetta se convirtió en una “clave” esencial para poder descifrar los jeroglíficos.

                   Colofón                           Copista                               Glosa                   

Piedra de Rosetta

Iturriak:

- http://www.rae.es/rae.html

- http://es.wikipedia.org

- http://www.windows.ucar.edu/tour/link=/comets/rosetta_stone.sp.html&br=braphic&cd=f&edu=high





Ondare digitalaren mugarri eta erronkak

21 11 2009

 Informazio eta komunikazioen teknologiak garatzen joan diren heinean, euskarri ukigarri edota ordenagailu eta telekomikabideetako sareen bidez banatzen diren dokumentu digitalak sortu dira. Hauen tamaina eta garrantzia zientifikoa eta kulturalaren ondorioz, gizabanako eta gizartearen formakuntza eta informaziorentzat funtsezko ondare bihurtu dira.

Etorkizunari begira, jabetza intelektualaren eta legezko gordailuaren arautegia aldatzeko beharra dago. Gainera, sortzaile intelektualen eta edizio digitalekoen arteko elkarlana gomendatu eta espainiar gordailuen zentroen laguntza eskatzen da, gaur egungo argitalpen elektronikoak batu eta gordetzeko. Azkenik, kooperazio berdina eskatzen da baliabideak arrazionalizatzeko asmoarekin liburutegi desberdinek aurrera eramaten ari diren digitalizazio ekimenetan.

Iturria:

-          http://bv.gva.es/documentos/Ponencias/Melero.pdf  ”La recopilación y conservación del patrimonio digital” L.A. García Melero.





GLOSATEGIA

14 11 2009

AUTENTICIDAD

Garantía del carácter genuino y fidedigno de ciertos materiales digitales, es decir, de que son loque se afirma de ellos, ya sea objeto original o en tanto que copia conforme y fiable de un original, realizada
mediante procesos perfectamente documentados.

 

CERTIFICACIÓN;Proceso de evaluación del grado en que un programa de preservación cumple con un conjunto de
normas o prácticas mínimas previamente acordadas.

 

PATRIMONIO DIGITAL;Conjunto de materiales digitales que poseen el suficiente valor para ser conservados para
que se puedan consultar y utilizar en el futuro.

 

PRESERVACIÓN DIGITAL;Acciones destinadas a mantener la accesibilidad de los objetos digitales a largo plazo.

INGESTA; Operación consistente en almacenar objetos digitales, y la documentación relacionada, de manera
segura y ordenada.

 

INTEGRIDAD de objetos digitales; Estado de los objetos que se encuentran completos y que no han sufrido
corrupción o alteración alguna no utorizada ni documentada.

 

DERECHOS;

Facultades o poderes legales que se tienen o ejercen con respecto a los materiales digitales, como sonlos derechos de autor, la privacidad, la confidencialidad y las restricciones nacionales o corporativas impuestas
por motivos de seguridad.

 

VERIFICACIÓN: Acción de comprobar si un objeto digital, en un formato de fichero dado, está completo y cumple
con la especificación de formato.

 





DOKUMENTAZIO DIGITALA VS. DOKUMENTAZIO TRADIZIONALA

14 11 2009
 
Informazio tradizionala sortzen da bakoitzak bere kodifikazio sistema eta erregistro partikularra duten bitartekoen bidez. Horrela, testu-informazioa kodifikatu ahal izateko  alfabetuak behar ditu eta inprimatzea erregistratzeko; soinu-informazioak, berriz, uhinak eta grabazioak.

 Teknologia berrien etorrerarekin informazioa jatorrian zein bitartekoren bidez sortzen den garrantzia galtzen du, dena elektrizitatearen inpultso positibo eta negatiboak ordezkatzen dituzten “1″ eta “0″ digitoen kodeetara itzultzen baita. Ondorioz, nahiz testua, soinua edo irudia izan, informazioa bitarteko eta kode berean erregistratzen da, iraganean independenteak zirenak komunikazio-sistema berri batean integratuz.   

Bi dokumentazio moten arteko aldea dokumentu digitak dituen ezugarriak ikusiz nabarmen gelditzen dira:

IZAERA INTERAKTIBOA Dokumentu tradizional baten irakurketa modu pasiboan egiten da. Dokumentuak dioenarekin irakurleak ondorioak ateratzen ditu. Dokumentu digitalarekin, ordea, erabiltzaileak edukiengatik galde dezake, aipamenak txertatu, edukiak eraldatu edota erantsi, etab. Modu honetan erabiltzaile eta dokumentuaren arteko nolabaiteko komunikazioa sortuz.  

IZAERA MULTIMEDIATIKOA Informazioa ematerakoan, dokumentu tradizionalak bere izaera monomediatikoa dela eta murrizketak jasaten ditu: testu batek hitzaren bitartez informazioa ematen du; argazki batek irudiarekin; grabazioak soinuaren bidez. Dokumentu digitalek bai testu, bai irudi finko edota mugikor, bai soinuaren bidez jasotako informazioa gune bakarrean integratu ditzakegu. 

 IZAERA HIPERTESTUALA Dokumentu tradizionalek irakurketa linealetara behartzen dute: liburu bat lehenengo orrialdetik azkenengora irakurtzen da eta filme bat hasieratik bukaerara ikusten. Dokumentu digitaletan erlazioak sor daitezke dokumentuko leku desberdinetan  dauden hitz edo esaldi batzuen artean. Erlazio hipertestual hauek dokumentuaren egileak hasieratik eginikoak edo irakurle/kontsulta-egileak ondoren eginikoak izan daitezke, azken honek, nabigatzeko bide berriak eraikitzean diskurtsoaren autore ere bihurtzen dituelarik.

IZAERA OMNIESKURAGARRIA Dokumentu tradizionaletako egileek beren diskurtsoa beste egileen diskurtsoekin erlazionatzeko modu desberdinak dituzte, erabilitako bibliografia aipatuz, esate baterako. Hala ere, irakurlearentzat ezinezkoa izaten da autoreek erabilitako iturriak eskuratzea. Liburutegiek, modu batean, ahalbidetuko lukete dokumentu tradizionalen irakurleak autorearen diskurtsoa jarraitzea, baina, egia esan, oso deserosoa da metodo hau. Dokumentu digitalekin, aldiz, limitazio hau gaindituta dago. Webgune desberdinetan kokatutako dokumentuen arteko “hipererlazioak” lortzeko aukerak, edozein herrialdetan zaudelarik Internet bidez sareari konektaturik egonez gero, aukera ematen du dokumentu digitalera iristeko.

Amaitzeko hona hemen Lluis Codinak euskarri digitalen ezaugarritzat dituenak:

  • NEURGARRITASUNA. Informazioa ordenagailu bidez “prozesatua” edo kalkulatua izan daiteke.
  • BIRTUALTASUNA.Informazio digitalak ez ditu analogikoak berez dituen mugapenak.
  • GAITASUNA. Informazio kopuru aldetik ez du mugapen praktikorik, interface bateratuen bidez eskuragarri dagoelarik. 

 

Iturriak:

- http://www.msinfo.info/propuestas/documentos/documentos_digitales.html

http://www.elprofesionaldelainformacion.com/contenidos/2001/diciembre/5.pdf

 - http://ibersid.eu/ojs/index.php/scire/article/viewFile/1505/1483





SOCIAL BOOKMARKING-a (S.b.)

11 11 2009

S.b-en bitartez bai Internet bai Intranet-en loturak bildu, sailkatu eta partekatzeko modua dugu.

Social bookmarking-ak gune publiko batean loturak eranstea ahalbidetzen dituzten sistemak dira ( Internet Explorer-eko favoritos bezala), Internet sarera konektatuta dagoen edozein ordenagailutatik eskuragarri geratuz. Modu honetan gure informazio iturriak gure kontuetan bildurik gelditzen dira. Izaera kolektiboko funtzionamendua dauka, loturak gainerako erabiltzaileekin partekatu baitaitezke.   

 Informazioa gordetzen laguntzeaz gain, s.b-ek tag-en bidez sailkatzeko eta etiketatzeko aukera ematen digute. Etiketen erabilpena informazio iturriei izen bat esleitzeko erabiltzen dugu. Ezarritako edo iradokitutako araurik ez dago etiketatzean; erabiltzaile bakoitzak egokienetzat duen izena ipiniko du.

Social bookmarking-aren abantailak

Denham Grey-ek bere Konowledge-at-work blogean, besteak beste honako abantailak ikustezn dizkio:

  • Gure erreferentzia gogokoenak sarean gordetzen ditugu, gure ordenagailuan gordeta izan beharrean. Horrela edozein tokitik kontsulta ditzakegu: etxetik, lanetik, unibertsitatetik, herriko liburutegitik, gure bezeroaren bulegotik, …
  • interesatzen zaizkigun gaiak jarraitzeko oso modu azkarra da. RSS irakurtzaileei esker gure intereseko gaien berri izango dugu berehala.
  • aukeratutako estekeei jendeak ezartzen dien “tag”-a edo komentarioak ikusterakoan, besteek gauzak nola “ikusten” dituzten ideia ematen digu, gure ikuspuntu propioarekin konparatu ahal izateko.
  • etiketa edo “tag” sinpleak erabiltzerakoan, estekak karpetetan gordetzea baino askoz ere malguagoa da.
  • jendeak gehitzen dituen esteka edo lotura berrien jarraipena egin daiteke. Edo popularrenak. Edo zure intereseko gaiarenak.

S.b.ak kudeatzeko zerbitzu asko daude. Ezagunenen artean aipa daitezke CiteUlike, Delicious, Blinklist, Furl edota Connotea.

Iturriak:

- http://eibar.org/blogak/prospektiba/archive/2005/02/15/172 

- http://infovis.lacoctelera.net/post/2007/08/02/marcadores-sociales-investigacion

- http://es.wikipedia.org/wiki/Marcadores_sociales








Follow

Get every new post delivered to your Inbox.